Iraulketa NPA-L’Anticapitaliste alderdiko Ipar Euskal Herriko batzordearen buletina da, Laugarren Internazionaleko kide denaren.
Iraulketa est le bulletin du comité du NPA-L’Anticapitaliste en Pays Basque nord, membre de la Quatrième Internationale.
Argitalpen honen bidez, ahots antikapitalista eta iraultzaile bati bizirik eusten laguntzea nahi dugu Euskal Herrian. Iraulketak analisiak, jarrera hartzeak eta gure lurraldea zeharkatzen duten borroka sozial eta politikoei buruzko informazioak proposatzen ditu, nazioarteko ikuspegi batean eta gizartearen iraultza-eraldaketa batean kokatuz.
À travers cette publication, nous voulons contribuer à faire vivre une voix anticapitaliste et révolutionnaire en Euskal Herri. Iraulketa propose des analyses, des prises de position et des informations sur les luttes sociales et politiques qui traversent notre territoire, en les inscrivant dans une perspective internationaliste et de transformation révolutionnaire de la société.
Ustiaketa kapitalistatik eta zapalkuntza mota guztietatik askatutako gizarte baten alde gaude. Iraultza ekosozialista, feminista eta arrazakeriaren aurkako baten alde militatzen dugu, askapen kolektiboan, nazioarteko elkartasunean eta langile emakume eta gizonen, gazteen eta borrokan diharduten guztien autoantolakuntzan oinarrituta.
Nous défendons une société débarrassée de l’exploitation capitaliste et de toutes les formes d’oppression. Nous militons pour une révolution écosocialiste, féministe et antiraciste, fondée sur l’émancipation collective, la solidarité internationale et l’auto-organisation des travailleuses et des travailleurs, des jeunes et de toutes celles et ceux qui luttent.
Euskal Herrian, borroka hau autodeterminazio eskubidearen defentsan ere kokatzen da, eta Euskal Herri libre, solidario eta zapalkuntza nazionaletik aske bat eraikitzeko lanean. Ikuspegi abertzale eta internazionalista bat defendatzen dugu, askapen nazionalaren aldeko borroka gizarte-borroka, faxismoaren aurkako, feminista, ekologista eta arrazakeriaren aurkako borrokekin estuki lotzen duena.
En Euskal Herri, ce combat s’inscrit également dans la défense du droit à l’autodétermination et dans la construction d’une Euskal Herria libre, solidaire et débarrassée de l’oppression nationale. Nous défendons une perspective abertzale et internationaliste, qui lie étroitement la lutte pour l’émancipation nationale aux combats sociaux, antifascistes, féministes, écologistes et antiracistes.
Muturreko eskuinaren, arrazakeriaren gorakadaren eta ustiaketa eta desberdintasunak indartzen dituzten politiken aurrean, apurketarako ezker bat eraikitzen laguntu nahi dugu, ezarritako ordenari amore ematen uko egiten dioten indar sozial eta politikoak biltzeko gai izango dena.
Face à l’extrême droite, à la montée du racisme et aux politiques qui renforcent l’exploitation et les inégalités, nous voulons contribuer à construire une gauche de rupture, capable de rassembler les forces sociales et politiques qui refusent de se résigner à l’ordre établi.
Iraulketak eztabaidarako, hausnarketarako eta, batez ere, antolakuntzarako tresna izan nahi du ere: mundua ulertzeko, eraldatzeko asmoz, eta, Euskal Herritik, nazioarteko mugimendu iraultzaile baten eraikuntzari laguntzeko.
Iraulketa se veut aussi un outil de débat, de réflexion et surtout d’organisation : pour comprendre le monde afin de le transformer, et pour contribuer, depuis Euskal Herria, à la construction d’un mouvement révolutionnaire international.

